Gure proiektua, "EUSKALGIM" izendatua, Lamiako eskola publikoko beharren arabera diseinatua izan da. Lamiako eskola publikoan euskararen erabilpena nahiko eskasa denez eta, ez hori bakarrik, ikasleek gorputz hezkuntzarekiko duten interesa maila baxua denez, bi ikasgai hauetan jorratzen diren edukiak lotzea erabaki dugu.
Nola erabaki dugu proiektuaren muinak euskara eta gorputz hezkuntza izango direla?
Lehenengo eta behin, eskolara bertara joan ginen eskolan lan egiten duen Gorputz Hezkuntzako irakasgaiko irakaslearekin elkarrizketa bat izateko. Berak, bere ustean eskolan agertzen ziren gabeziak eta bere irakasgaian ikasleek zituzten ahuleziak eta desinteresak zeintzuk ziren azaldu zizkigun. Modu horretan, gure proiektuaren eraikuntzarekin hasteko lehenengo pausua eman genuen.
Bigarren pausua, taldean biltzea izan zen proiektua brainstorming bat egiteko; proiektuaren nondik- norakoak zehazteko bilera izan zen, hain zuzen ere. Bilera honetan, ZER egin erabaki genuen eta taldearen kide bakoitzeko rola zein zen zehaztu genuen, proiektuaren eraikuntzarekin hasteko.
PROIEKTUAREN HELBURUA:
PROIEKTUAREN HELBURUA:
- Euskararen erabilpena sustatzea baliabide digital anitzen bitartez gorputzaren atalak ezagutuz era ludiko eta dinamiko batean.
- Gorputzaren atalak ezagutzea baliabide digital anitzen bitartez euskara maila hobetzeko era ludiko eta dinamiko batean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina