Aukera ezinhobea duzu zure aurrean! Euskara eta gimnasia biak batera! Gogoz eta ilusioz etor zaitez klasera! Eta guztiok batera arituko gara lanean!

Jarduera digitalak

1. jarduera digitalak: Ordenagailuaren bitartez gorputzeko atalak euskaraz lantzeko zenbait jarduera prestatu ditugu (Ardora programa erabilita):


Hizki sopa hitzekin bakarrik: Ikasleak eskuinean agertzen zaizkion hitzak bilatu beharko ditu. Izenen alboan bakoitzaren irudi bat agertzen da laguntza moduan. Saguarekin hitzaren lehenengo letratik azkenengo letrara arte egin behar da aukeraketa.

Hizki sopa definizioekin: Esukinaldean gorputzeko atal ezberdinen definizioak agertzen dira, eta ikasleak horiek irakurriz bakoitzak zein atalari dagokion jakin beharko du, ostean hizki sopan bilatu ahal izateko. Definizio bakoitzaren alboan horren irudi bat agertzen da laguntzeko helburuarekin.

Gorputz atalak aukeratuz: Gorputzeko atalak ezberdintzeko eta bakoitzaren izenak ikasteko jarduera. Irudiaren gainean atal bat nabarmenduko da eta eskuinaldean agertzen diren atal ezberdinen izenetatik zein den aukeratu behar du.

Gorputz atalak idatziz: Gorputzeko atalak behin jakinda, horiek egoki idazteko aukera ematen du jarduera honek. Hutsune zurietan klik egin eta bertan gorputz atalaren izena idatzi behar da.





2. jokoen taulak: Joko ezberdinen fitxak sartzeko aukera duzue, guztiok eskuragarri izateko. Atal honetan ikasleak editatzeko aukera izango dute. Bertan bakoitzak nahi duen jokopa ikusi, dakizkitenak edo asmatutako beste batzuk partekatu ahal izango dituzte.

Joko berri bat nahi izanez gero, jarraian agertzen den taula bete behar izango dute ikasleek. Joko berri horren azalpen txikia emanez, nola jolasten den, arauak zeintzuk diren, ulertzeko lagungarria den marrazki bat ...


FITXA EREDUA


JOLASAREN IZENA:
Gai multzoa:
Jolas mota:
Tokia:
Adina:
Partaide kopurua:
Materiala:-
Marrazkia:                            
                    
Helburuak:










Deskribapena:




Arauak:




Aldaerak:







3. Dantza. Heziketa Fisikoko klase batean ikasleekin dantza hau egingo dugu. Gorputzeko atalak aurretik ikasi eta birpasatu ditugu eta eta oraingo honetan kanta eta dantza bateratuz atal horien ezagupena dagoen ala ez ikusiko dugu.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina